Aullki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira gaur Orion, gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan

Onintza Lete Arrieta 2021ko mai. 1a, 16:00

Gizonezkoetan bost ontzi lehiatuko dira: Ur-kirolak A eta B; Arraun Lagunak-Donostia; Hondarribia eta Orio. Emakumezkoetan, berriz, hiru: Arraun Lagunak Donostia; Hondarribia; eta Santiagotarrak-Irun. Aurrena, berriz, aulki mugikorreko ohiko jardunaldia jokatuko da.

Gaur 18:00etan hasita arraun ikuskizuna egongo da herrian bertan, errioan. Izan ere, aulki mugikorreko jardunaldia jokatuko da, eta ondoren, gainera, Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketak, zortziko nagusikoak. Azpimarratzekoa da, gizonezkoena ez ezik, emakumezkoena ere jokatuko dela.

Bost ontzi lehiatuko dira gizonezkoetan Gipuzkoako banderaren bila: Ur-kirolak A eta B; Arraun Lagunak-Donostia; Hondarribia eta Orio. Emakumezkoetan, hiruren artean egongo da lehia: Arraun Lagunak Donostia; Hondarribia; eta Santiagotarrak-Irun taldeen artean, hain zuzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide