Orio AEko gaztetxoek bi bandera eta brontzezko domina bat irabazi dituzte Espainiako batel txapelketan

Iñigo Gaiton

Moañan jokatu da asteburu honetan Espainiako LXXVIII. batel txapelketa, eta Orio Arraunketa Elkarteko lau tripulaziok parte hartu dute estropadetan.

Orio Arraunketa Elkarteak lau enbarkazio aurkeztu ditu asteburuan Moañan jokatu den Espainiako batel txapelketara, eta bi garaipen lortu dituzte; jubenil mailako neskek eta kadete mutilek irabazi dituzte banderak, hain zuzen ere. Garaipen horiez gain, jubenil mutilak hirugarren izan dira, eta infantil mutilek kontsolazio txanda irabaztea ere lortu dute.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide