Orioko Sare plataformak, Izan Bidea dinamikaren barruan, Kukuarrira mendi igoera antolatu du maiatzaren 8rako. Antolatzaileek adierazi dutenez, "ekimen polita eta esanguratsua izango da, erakusteko prest gaudela urratsak emateko, aldapan gora edo aldapan behera, baina guztiok batera, euskal presoen eskubideen urraketa desager dadin". 11:30ean argazki jendetsua aterako dute parte-hartzaileek Kukuarriko tontorrean, eta ekimeneko kamiseta izanez gero jantzita eramateko deia egin dute antolatzaileek.
Bestalde, gogorarazi dute ekimenean segurtasun neurriak beteko direla eta derrigorrezkoa izango dela musukoa jantzita eramatea.