Eguerdian eskubaloi partida izango da Karela kiroldegian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 19a, 09:07

Kadete mailako Sinergia Orio taldeak Aiala Zarautz izango du aurkari, 12:00etan hasita.

Asteburuan eskubaloi partidak jokatuko dituzte Eragin klubeko taldeek. Gaur bertan izango da lehenengoa eta Kadete mailako Sinergia Orio taldeak Aiala Zarautz izango du aurkari, 12:00etan hasita. Beste bi partidak larunbatean izango dira etxetik kanpo. Alde batetik, Kadete mailako Neolith Oriok Aiala Zarautz B taldearen aurka jokatuko du norgehiagoka, 10:00etan, Zarautzen. Eta arratsaldean, Jubenil mailako Andu Proiektuak Orio taldeak ere zarauztarren aurkako partida jokatuko dute, 17:45etik aurrera.

Eragin klubeko arduradunek jakinarazi dute, aurrerantzean, etxeko partidak Youtube bidez zuzenean ikusteko aukera izango dela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide