Arraunetxen izango da Tarana Karimen hitzaldia

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

COVID-19aren aurkako segurtasun protokoloa errespetatuz, Orioko Kultur Etxean 20 lagunentzat tokia bakarrik dago, eta dagoeneko 30 lagunek eman dute izena hitzaldian.

Bihar, arrazakeria eta xenofobiaren inguruko hitzaldia emango du Tarana Karim aktibistak Orion. Hasiera batean, Orioko Kultur Etxean egitea aurreikusi zuen Orioko Ahalduntze Eskolak, baina dagoeneko 30 lagunek eman dute izena hitzaldian eta kultur etxeko aretoan 20 lagunentzat tokia dagoenez, Arraunetxera tokialdatzea erabaki dute. Hala, hitzaldia bihar izango da, 18:00etan hasita, Arraunetxen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide