Eskulan ederrak daude ikusgai Ostargi elkarteak antolatutako erakusketan

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 6a, 16:42

Goizean jende asko pasatu da Ostargiren erakusketatik, eta bihar ere zabalik izango dute eguerdira bitartean. Elkartearen hogeita bederatzigarren urteurrena ospatzen ari dira asteburu honetan.

Ostargi elkarteak hogeita bederatzi urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren aitzakian, erakusketa ederra jarri dute Loretxu taberna zenaren ondoko lokalean. Elkarteko kideek eskuz egindako lanak daude ikusgai; besteak beste, poltsak, motxilak, margoekin egindako artelanak, panpinak, jantziak...

Antolatzaileak oso gustura agertu dira gaur erakusketak izan duen harrerarekin, goizean zehar jende asko hurreratu delako eskulanak ikustera. Goizean zehar izan dute irekita —arratsaldean itxita dago—, eta azaldu dutenez, izandako bisitekin jaso dute herritarren igurtzia.

Bihar izango da erakusketa ikusgai egongo den azken eguna, eta 10:30etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide