Bihar, asteartearekin, jarriko dituzte salgai 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanerako sarrerak kultur etxean. Txartelek 10 euroko prezioa izango dute, eta arratsaldetik aurrera egongo dira eskuragai. Aforo kontuak tarteko, gehienez 70 lagunentzat egongo da tokia Kepa Errasti, Ane Gabirain eta Iñigo Aranberri protagonista dituen emanaldian.
«Fadoak entzuten zituen gizona» anzezlanaren sinopsia
Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado-lehiaketa amateur batera doa, bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen zuten elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berririk izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere Masku izeneko pertsonaia misteriotsuak baldintzatuko duelako.
FITXA TEKNIKOA
Zuzendaria: Getari Etxegarai
Egilea: Txarli Andrade
Aktoreak: Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti eta Ane Gabarain
Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal
Argiztapen-diseinua: David Alkorta
Eszenografia-diseinua: Isabel Akosta eta Eider Ibarrondo
Musika-konposizioa: Pascal Gaigne
Eszenografiaren eraikuntza: Mikel eta Gorka Sagarminaga
Produkzioa: Xabier Ormazabal eta Kepa Errasti
Salmenta: Xake Produkzioak