Joseba Saiez zazpigarren izan da Fisa Masters nazioarteko txapelketan

Iñigo Gaiton

Mundu osoko 60 eta 64 urte bitarteko arraunlarien mailan lehiatu da Orio AEko estropalaria, eta gaur jokatu du estropada etxeko ergometroan.

Fisa elkarteak —Federation International Societe Aviron— arrauneko Munduko Txapelketak antolatzen ditu maila desberdinetan, eta gaur beteranoen proba egin dute. Izurriteak behartuta, "modu birtualean" jokatu dute estropada, eta parte hartzaileen artean izan da Joseba Saiez Orio Arraunketa Elkarteko kidea. 60-64 urte bitartekoen mailan jardun du arraunean etxeko ergometroan, eta zazpigarren helmugaratu da. 07:01 minutu behar izan ditu ibilbideko 500 metroak egiteko, irabazleak baino 26 segundo gehiago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide