Itsas Enea etxebizitza multzoko lanak egiten hasi dira

Iñigo Gaiton

Dagoeneko hondar zulo erraldoia egin dute Zaragueta Herri Eskolaren ondoko partzelan. Abaromendi kaleko eraikin berriak bi ataritan banatutako hemezortzi etxebizitza izango ditu, eta aurreikuspenen arabera, etxe-jabeek 2022. urtearen amaieran jasoko dituzte giltzak. Olaberri S.L. etxeak du eraikuntza lanen ardura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide