Liburu berria kaleratu du Najat Kaanachek

Mireia Galarza Bastida 2021ko urt. 24a, 13:10

Najat izenburupean, dozenaka eta dozenaka errezeta marokoar bildu ditu oriotarrak bere liburu berrian. Mundu mailan beste leku batzuetan sukaldari lanetan ibili ostean, 2016az geroztik, bere jatetxea du Marokoko Fez hirian. 

Najat izenburuarekin, liburu berria kaleratu du Najar Kaanache sukaldari oriotarrak. Planeta Gastro argitaletxearekin elkarlanean atera du liburua, eta bertan aurki daitezke dozenaka eta dozenaka errezeta marokoar. 

Egun, Fez hiriko Medinan duen Nur jatetxean egiten du lan, eta 2016an ireki zuenetik, nazioarteko hainbat sari ere jaso ditu. Adibidez, Afrikako jatetxerik onenarena eta mundu mailako marokoar jatetxerik onenarena. Horren harira, KARKARA-k elkarrizketa egin zion 2019 azaroko aldizkarian. Hain zuzen, 2020ko Tokikom Sarietan finalista gelditu zen KARKARA elkarrizketa horrengatik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide