Ibai Marinen disko berria ostiralean argitaratuko da

Iñigo Gaiton

Ibai Marinen disko berria.

Bere bakarkako ibilbideko bigarren lana Desde lo salvaje izenburupean emango du argitara.

Ibai Marinek lan berria plazaratuko du urtarrilaren 22an, ostiralarekin,  izurritearen ondorioz argitaratze data atzeratu behar izan eta gero; dagoeneko entzungai dago plataforma digitaletan. Bere bakarkako ibilbideko bigarren lana izango da, eta Desde lo salvaje izenburupean emango du argitara. Musikariak azaldu duenez, Bidean naiz diskoa baino "rockeroagoa" izango da AME estudioetan grabatu duen lana.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide