Udane Ostolatzak bere marka hobetzea lortu du 85 kiloko harria altxatuta

Iñigo Gaiton

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren jardunaldia egin da Ribabellosan goizean, eta aizkolariekin batera, harri-jasotzaileak ere aritu dira lanean. Ostolatzak 75 kiloan zuen bere marka, eta 85 kiloko harria altxatzea lortu du, bideoan ikus daitekeen modura. Aroa Sanchezek eta Izeta VI.ak ere parte hartu dute gaurko zitan.

Bideoa: Ainhoa Etxabe

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide