19:00etan hasiko da Errege Magoen emanaldia, hemen

Karkara

Gaur goizean Bizarzurik jasotako gutun pila hartu ondoren,19:00etan etorriko dira Oriora Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Eguerdian Bizarzuri bezala, webgune honetan ikusteko aukera egongo da haien etorrera.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak eta horien pajeak Mutiozabalen izango dira iluntzean, errioaren bestaldean, gauerako opariak prestatzen, ontziola horretarako erabiltzen dute-eta egun honetan.

Udalak jakinarazi duenez, sorpresa eta guzti etorriko dira. 19:00etan hasiko da emanaldia webgune honetan nahiz udalarenean.

Bizarzuriren eguerdiko bideoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide