[BIDEOA] 13:00etan ikusi hemen Bizarzuriren bideoa

Karkara

Azken hiru egunetan, Orioko haurrek Errege Magoentzako gutunak utzi dituzte pilotalekuan, Txurrumuski elkarteak jarritako buzoi handian. Gutun horiek jasotzera etorriko da Bizarzuri 13:00etan, gero Meltxor, Gaspar eta Baltasarri eramateko, eta momentu hori hemen ikusteko aukera egongo da, Orioko Udalaren eskutik.

Bizarzurik kartero-lanak egiten ditu urtero Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeentzat, eta gaur goizean Oriora etortzeko abisua jaso du, herriko haurren gutun pila dauzkalako jasotzeko pilotalekuan. 13:00etan etorriko da, eta ordu horretan ikusi ahalko da haren bideoa webgune honetan nahiz udalaren webgunean.

19:00etan, berriz, Errege Magoak ikusteko aukera izango dute haurrek beste bideo batean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide