Iritzia: Txikiren uberan

Nadeth Agirre/Berria.eus 2020ko abe. 26a, 10:00

Itziar Olasagastiri omenalditxoa egin dio Nadeth Agirrek 'Berria' egunkarian.

Txiki-tatik hasita bizitza erdi baino gehiago, hemezortzi urtez arraun munduan. Denon ahotan dabil bere izena azken asteotan, bera baita Orioren arraun historian idatzita geratuko diren emakume izenetako bat. Tostartean erreferente bat egon bada, horietako bat bera da.

Bidelagun izan dut traineruko urte hauetan guztietan, 11 urtez. 11 urte pasatu baitira Oriok emakumezkoen trainerua uretaratu zuenetik. Bidea ez da erraza izan, izerdi eta sakrifiziotik ere izan du, baina aho bat baino gehiago itxi, eta arraun munduan gure tokia egin dugu. Jasotako babesa emakumezkoen arraunaren eta gure ibilbidearen modukoa izan da: goranzkoa. Ikusgaitasuna lortu eta dagokigun lekuan egotea lortu baitugu. Eta hori da gure garaipena

Gogoan izango ditugu 11 urte hauetan elkarrekin egindakoak: galernarekin Donostian entrenatutako egun gogor hura; olatuen talkak sortutako bokadillo haiek; Ligako ospakizun handian herrian jasotako ongi etorria; Kontxako bandera lehen aldiz irabazi genuenean malkotan egindako azken paladak...

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide