Gaurtik aurrera libre izango da plaza ingurua

Karkara

Lanak ez dituzte guztiz amaitu baina gabonen ostean jarraituko dute azken konponketak egiten.

Udalak adierazi duenez, gaurtik aurrera libre eta erabilgarri geratuko dira Aritzaga, Endaia eta Herriko Plaza. Lanak ez dituzte guztiz amaitu, oraindik arketak, konponketa txikiak, kioskoko toldoa, altzari urbanoa, zabor-ontziak... amaitzea falta da baina urtarrila-otsaila inguruan jarraituko dute horiekin.

Gainera, urte hasieran egingo diren lan txikiek ez dute sortuko eragozpen handirik, oso interbentzio puntualak izango baitira, toki jakinetan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide