Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza arduraduna Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, Europako 27 estatuetako arrantza arduradunek 2021erako adostu dituzten kuoten balorazioa egiten.
Adostutako kuoten artean, besteak beste, legatzarena erabaki dute, Espainiar Estatuko arrantzaleek harrapatu beharko duten kopurua % 5 murriztu dute.
Azkuek murrizteak ez direla onak izaten adierazi du, baina, "nondik gatozen ikusita" albiste ona dela dio.