Ez dituzte Orion egingo astebururako aurreikusita zeuden COVID-19aren inguruko eztabaidak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 16a, 10:36

Urrian Osasuna eta Eskubideak mugimenduaren kotxe karabanak zeharkatu zuen herria.

Antolatzaileek jakinarazi dute jende askok eman duela izena jardunaldian eta Eibarko Unibertsitate Laboraleko Areto Nagusian egingo dutela.

Ostiral eta larunbat arratsaldean COVID-19aren inguruko solasaldiak Arraunetxen egitea aurreikusi zuten Osasuna eta Eskubideak, Mizelio Bilbao, Euskadiko Osasun Langileak eta Koroa Biluzik taldeek. Dena dela, antolatzaileek zehaztu dute jende askok izena eman duenez, Eibarko Unibertsitate Laboraleko Areto Nagusian egingo direla eztabaidak bi egunetan.

Bestetik, KARKARAk atzo jakinarazi zuen bezala, antolatzaileek ohar bidez azaldu dute Osasun Saileko eta Osakidetzako ordezkariek ez dutela parte hartuko jardunaldietan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide