Ikuskizun bikaina eskaini du goizean naturak

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Zerua gorri-laranja kolorez jantzia gaur goizean. (Aiora Larrañaga Solaberrieta- Lamine Ndoye Larrañaga)

Hego haizearekin eta gorri-laranja kolorez jantzirik argitu du gaur egunak. 'Goiz gorri, arrats euri' edo 'Goizeko laino gorri, gaueko iturri' diote atsotitzek. Iluntzera arte ez da jakingo esaera zaharrek asmatu duten gaurkoan, baina bitartean naturaren ikuskizun bikainaz gozatu dute herritarrek goizean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide