Whatsapp bidezko zerbitzua izango da aurrerantzan Orioko liburutegian

Dorleta Agiriano Lai

Liburuei buruzko galderak, erreserbak edota bestelako izapideak egin ahal izango dira Whatsapp bidez.

Aurrerantzean, Whatsapp aplikazioaren bidez ere eskainiko du zerbitzua Orioko udal liburutegiak. Orain arte posta elektronikoz edo telefonoz egin diren izapideak, beraz, Whatsappa baliatuta ere egin ahal izango dira hemendik aurrera; esaterako, liburuei buruzko galderak edota erreserbak.

Horretarako, ondoko telefono zenbakira idatz daiteke Whatsappetik: 608 284 168.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide