Eskuragarri daude "Herri txiki, Infernu handi" saioaren grabaketarako gonbidapenak

Karkara

Aste honetan jardun dira saioa grabatzen hainbat herritarrekin. Azken grabaziorako herritarrak deitu dituzte.

Aste honetan Herri Txiki, Infernu handi saioa grabatzen izan dira ETB-ko kideak Orion. Herriko pilotalekuan egingo duten azken grabaketarako herritarrak deitu dituzte. Abenduaren 17an, ostegunarekin izango da arratsaldeko 18:30ean.

Bertaratu nahi dutenek gonbidapena hartu beharko dute aurretik. Eskuragarri daude gaurtik aurrera, kultur etxean 9:00etik 13:00 bitartera eta 16:00etatik 20:00ak arte.

Grabaketara joan nahi dutenek, gutxienez, 16 urte izan beharko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide