Leire Zinkunegiren ipuin kontakizuna izango da gaur arratsaldean

Karkara

5 eta 8 urte arteko haurrentzat zuzendutako kontakizuna 18:00etan hasiko da kultur etxean.

Gaur, asteartea, Leire Zinkunegi oriotarra ipuin-kontalari lanetan jardungo da kultur etxean, 18:00etan hasita. Ipuin kontaketa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat dago zuzenduta.

Gonbita aldez aurretik

COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide