Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Karela kiroldegian

Karkara

Lehen aldiz abestuko du Orion musikari oñatiarrak. Sarrerak gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai eta herritar bakoitzak, gehienez, bi erosi ahalko ditu.

Udalak iragarri duenez, kontzertua eskainiko du Ruper Ordorika musikari oñatiarrak Karela kiroldegian hilaren 12an, lehenengoz bere musikari ibilbidean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira, Kultur Etxean; gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai, 10 euroan. Edukiera kontuak direla eta, jakinarazi dute 220 sarrera jarriko direla salgai, eta herritar bakoitzak gehienez bi erosi ahalko ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide