Leire Zinkunegiren ipuin-kontaketa saioa izango da datorren asteazkenean

Karkara

18:00etan hasita kontatuko dizkie ipuinak haurrei, kultur etxean.

Leire Zinkunegi ipuin kontalariak haurrentzako emanaldia egingo du abenduaren 1ean, asteazkenarekin. Kultur etxean iznago da ipuin-kontaketa saioa, arratsaldeko seietatik aurrera.

Izurritearen kontrako segurtasun neurriak direla-eta, ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du, eta han egoteko interesa dutenek doako gonbidapen txartelak hartu beharko dituzte kultur etxean aurreko egunetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide