Azkar ahitu dira Julen Alonsoren kontzerturako eta San Nikolas Eguneko bertso-saiorako sarrerak

Karkara

Artxiboko irudia

Orioko Udalak abendurako antolatu duen kultur programa zabalaren parte dira kontzertua eta bertso-saioa.

Abenduaren 5ean izango da Julen Alonso eta Oinkari dantza taldearen emanaldia, kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Dagoeneko ahitu dira 10 eurotan salgai jarritako sarrera guztiak.

Errikotxia bertso zale elkarteak antolatutako saioa, berriz, abenduaren 6an izango da, San Nikolas Egunean, eta 12:30etan emango zaio hasiera. Emanaldi horretarako doako gonbidapen txartel guztiak ere bukatu dira, antolakuntzak azaldutakoaren arabera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide