Bertan behera gelditu da Occhi DI Falfalla taldearen kontzertua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 20a, 11:24

Saioa antolatuta zegoen herriko eragileek eta udalak azaroaren 25aren bueltan prestatu duten egitarau bateratuaren barruan.

Orioko Ahalduntze Eskolak jakinarazi du bertan behera gelditu dela igandean Etxeluze Gaztetxean egitekoak ziren Occhi Di Farfalla taldearen kontzertua, Covid19ak sortutako egoera dela eta. Saioa antolatuta zegoen herriko eragileek eta udalak azaroaren 25aren bueltan prestatu duten egitarau bateratuaren barruan. Kontzertua bertan behera utzi badute ere, mezu baikorra helarazi du Orioko Ahalduntze Eskolak. "Garai hobeetan berreskuratuko ditugu atera ezinik gelditzen ari zaizkigun ekintzak eta planak. Animo denei!"

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide