Pintura isurketa izan da eguerdian errioan, arranpla parean

Iñigo Gaiton

Eraikin batean lanean ari ziren margolariek kaleko estoldara hustu dute pintura zuria, eta handik erriora joan da zuzenean.

Gaur eguerdian, ordubatak aldera, isurketa bat izan da errioan. Udaltzaingoak azaldu duenez, erakinen batean lanean ari ziren langileek estolda batean hustu dute pintura zuriaren potoa, zegokion tokian beharrean.

Berehala, pinturak azkar egin du lurpeko hoditerian barna, eta tarte txikian errioan agertu da, arranpla parean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide