Orioko musika eskolako ikasleek aurten ezingo dute Xexili eguna ospatu, baina gogora ekarri nahi izan dute Musikalean ekimena, argazkiz osatutako bideo baten bidez.
Datorren igandean, azaroak 22, izango da Xexili eguna. Dena den, pandemia dela eta, egitekoak ziren ospakizunak bertan behera uztea erabaki du Orioko Danbolin Musika Eskolak. Hasiera batean, egoera berrira egokitutako ekitalditxoa antolatzen ari ziren musika eskolako kideak, baina azken dekretoa dela eta, bertan behera laga behar izan dutela azaldu du Elena Errasti zuzendariak.
Orioko musika eskolako ikasleek aurten ezingo dute Xexili eguna ospatu, baina gogora ekarri nahi izan dute Musikalean ekimena, argazkiz osatutako bideo baten bidez.