Orioko ostalariei ere Zarauzko mobilizaziora bertaratzera dei egin die Zurekin elkarteak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 12a, 17:22

(Amaia Urbieta Arruti)

Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak kazerolada antolatu du datorren larunbaterako, eta Orioko ostalariei ere luzatu die protestan parte hartzeko deia.

Mobilizazio astea izaten ari da ostalaritzan. Astebete igaro da Eusko Jaurlaritzak ostalaritzako establezimenduak ixtea agindu zuenetik, eta ordutik, hainbat mobilizazio egin dituzte eskualdeko ostalariek, Zarautzen barne. Zurekin Ostalarien Elkarteak elkarretaratzera deitu zuen atzorako, hilak 11, eta asteburuan ere izango dira protestak. Hain zuzen, kazerolada antolatu dute larunbaterako, 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan.

Zurekinek Orioko eta Getariako ostalariei ere luzatu die mobilizaziora batzeko deia, “guztien artean, egoerari aurre egiteko indar gehiago izateko”.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide