Zer eragin izan dute azken neurri murriztaileek Karela kiroldegiko martxan?

Karkara

Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek eragina izan dute kiroldegiko erabiltzaileengan; besteak beste, orain derrigorrezkoa da edozer jarduera egiteko musukoa soinean izatea.

Izurritearen bigarren olatuari aurre egiten saiatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile zorrotzagoak ezarri zituen duela egun batzuk.

Neurri horiek aldaketa txiki batzuk ekarri dituzte Karela Kiroldegiko erabiltzaileentzat. Kirol instalakuntzen barruan musukoa jantzita izan behar da uneoro, edozer jarduera egitean. Bestalde, aldagela guztiak ere itxi egin behar izan dituzte, igerilekuko erabiltzaileenak izan ezik. Azken neurriak ezarri aurretik egin behar izaten zen modura, igerian egiteko ordua hartu behar da aurretik, eta kale bakoitzean, hiru lagunentzako tokia izango da gehienez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide