KZ gunean "berri faltsuak nola gezurtatu" aztertuko dute bihar

Karkara 2020ko aza. 9a, 17:43

Aurreko asteetan bezala, online izango dira KZ gunean antolatutako 'Nola gezurtatu berri faltsuak' saioak.

KZ guneak aurrera jarraitzen du online saioekin, Youtube kanalaren bidez. Aste honetan eta hurrengoan, hain zuzen, “berriak nola gezurtatu” lantzeko aukera izango da. Bi hitzalditan landuko dute gaia: bata bihar, azaroak 10, izango da, euskaraz. 18:00etan hasiko da, eta 30 minutu inguru iraungo du. Bestea, aldiz, gazteleraz izango da, ostegunean. Ordu berdinean egingo dute saioa.

KZ guneko arduradunek azaldu dutenez, ondoko Youtube kanalean sartu besterik ez dute egin beharko hitzaldietan parte hartu nahi dutenek. Gainera, kanal berdinaren bidez grabatu eta argitaratuko dituzte bi saioak, aurrekoetan egin bezala.

KZ guneak antolatutako zuzeneko hitzaldien berri izateko, egin klik hemen

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide