Bertan behera geratu da gaurko ipuin-kontaketa saioa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Miriam Mendozak 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa eskaini behar zuen gaur, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian.

Orioko Udaleko kultura sailak jakinarazi du bertan behera geratu dela gaur arratsaldean Miriam Mendoza ipuin kontalaria ematekoa zen saioa, ipuin-kontalariak ezingo duelako bertan izan. Hasiera batean, 3-6 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutako saioa eskaini behar zuen Mendozak, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide