San Martin eguneko meza parrokian egingo dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Larunbatean neurri murriztaile berriak sartu ziren indarrean, eta kultu guneetako edukiera %35ekoa izatea zehazten da aginduan.

Orioko apaiz Unai Manterolak jakinarazi du San Martin Eguneko meza ez dela ermitan egingo, Orioko parrokian baizik. Izan ere, larunbatean neurri murriztaile berriak sartu ziren indarrean, eta kultu guneetako edukiera %35ekoa izatea zehazten da aginduan. Hala, Orioko apaizak erabaki du meza parrokian egitea, ermitan eginez gero, oso jende gutxi sartuko litzatekeelako. Azaroaren 11n izango da meza, asteazkenarekin, 10:00etan hasita, parrokian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide