Orioko azaroko kultur agenda

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 5a, 10:01

Ines Bengoa kontalariak saio eskaini zuen abuztuan Orion. Artxiboko argazkia.

Orioko Udaleko kultura sailak azaroko kultur agenda argitaratu du. Hona hemen datozen asteetarako antolatu dituzten jarduerak.

Azaroak 9, astelehena
18:00. Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du kultur etxean, 3-6 arteko haurrentzat.

Azaroak 14, larunbata
20:00. Mikel Urdangarinen kantaldia Karela kiroldegian. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, 10 eurotan.

Azaroak 19, osteguna
18:00. Ines Bengoa ipuin-kontalariaren saioa kultur etxean.

Azaroak 20, ostirala
19:00. IDO abeslariaren kantaldia Arraunetxen. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, 2 eurotan.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra
EUSKARALDIA. Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko ariketa kolektiboa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide