Mikel Urdangarinen kontzertuaren ordutegia aurreratu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Hasiera batean, 20:00etan hastekoa bazen ere, 20:00etan hasiko da kantaldia, pandemia-egoera dela-eta agintariek hartutako azken neurriak betetzeko.

Mikel Urdangarinek kantaldia eskainiko du azaroaren 14an Orioko Karela kiroldegian. Hasiera batean, saioa 22:00etan hastea aurreikusten zen, baina aurreratzea erabaki du udalak, pandemia-egoera dela-eta agintariek hartutako azken neurriak betetzeko. Hala, Mikel Urdangarinen kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrera erosita daukan norbaitek, ordu-aldaketagatik, ekitaldira joan ezingo balu, kultur etxean bueltatu ditzake sarrerak eta dirua itzuliko zaio.

260 laguneko aforo muga izango du saioak, baina oraindik ere sarrerak eros daitezke, 10 euro ordainduta.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide