Abisu Horia egongo da indarrean gaur arratsaldeko itsasgoran

Onintza Lete Arrieta 2020ko urr. 17a, 11:45

Euskalmet meteorologia agentziak jakitera eman duenez, mareak oso biziak izango dira, olatu handirik espero ez den arren. Horregatik, ohartarazi du balitekeela urak gainezka egitea ohiko lekuetan.

Gaur arratsaldeko itsasgora 17:45 inguruan izango da, eta mareak oso biziak direla ohartarazi du Euskalmetek, eta horregatik, litekeena dela urak gainezka egitea ohiko lekuetan, olatu handirik espero ez den arren. Hala, Abisu Horia indarrean egongo da kostaldean 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Irailaren 25ean ere itsasertza alertan egon zen; orduko hartan Abisu Laranja izan zen, gainera, haizeagatik eta olatuengatik. Arrisku egoerarik eta galerarik ez zen izan, eta paseoan ibili ziren herritarrak lasai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide