Urriaren 23an, 'Txor txor' bakarrizketa ikusteko aukera izango da kultur etxean, ostiralarekin. Ekitaldia doakoan izango da, baina aurretik hartu behar dira gonbidapen txartelak. Aforo-mugen ondorioz, 30 sarrera daude banatzeko, eta dagoeneko eskuragarri daude kultur etxean. Pertsonako bi sarrera hartu daitezke gehienez.
Beatriz Egizabal aktorea
Beatriz Egizabal aktorearen eskutik, 45-50 minutuko bakarrizketa umoretsua izango da, Euskaraldiaren aurtengo ediziorako prestatua. 16 urtetik gorakoentzat bideratutako saioa da eta euskaldunok eguneroko egoeretan ditugun harremanei buruzko gogoeta du ardatz, beti umorearen ikuspegitik: ahobizi eta belarripresten rola, gazteen eta helduen hizkuntza-ohiturak, Euskaraldiaren aurreko edizioan izandako bizipenak…