Bertatik Bertara kanpainari egindako harrera ona eskertu die udalak ostalariei

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 6a, 15:17

'Sartu kalera. Bizi kalea. Erosi Orion!' kanpainaren aurkezpena.

Oharrak eta kartelak euskaratzeko laguntza eskaini zien Udalak ostalariei eta 7.500 mahai-zapi banatu zituen doan.

Orioko Udalak, UEMArekin elkarlanean, Bertatik Bertara kanpaina jarri zuen martxan udan, besteak beste, gertukotasunaren balioa eta zerbitzua euskaraz ematearen garrantzia ostalarien artean zabaltzeko eta herriko establezimenduetan euskararen erabilera indartzeko asmoz. Horretarako, oharrak eta kartelak euskaratzeko laguntza eskaini zien Udalak ostalariei eta 7.500 mahai-zapi banatu zituen doan.

Udako denboraldia bukatu da eta udalak kanpainaren balorazioa egin du. Hala, eskerrak eman dizkie ostalariei "kanpainari egin dioten harrera onagatik eta Orion gure hizkuntza eta gure produktuak bizi-bizi mantentzeko egiten duten ahaleginagatik. Mila esker denoi!".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide