Estitxu Pinatxo abeslari nafarrak kontzertua eskainiko du urriaren 16an, Arraunetxeko aretoan, 19:00etan hasita. Pandemiak eragindako egoera dela eta, ordea, edukiera mugatua izango du aretoak, eta horregatik, 80 sarrera jarri dituzte salgai. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu gehienez, eta dagoeneko eskura daitezke Kultur Etxean bi euroren truke.
Pinatxok joan den urtean aurkeztu zuen Haize Gorri Batek izenpean bere azken diskoa, eta, besteak beste, soula eta musika beltza landu ditu bertan.