Ikuskizun bikaina eskaini dute boluntarioek Eusko Ikaskuntza musikalean

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea 2020ko urr. 4a, 11:40

Atzo iluntzean aurkeztu zuten Eusko Ikaskuntza musikala Do Re Ni proiektu zientifikoan parte hartzen ari diren adineko boluntarioek.

Hainbat astez Eusko Ikaskuntza musikala prestatzen aritu ondoren, atzo aurkeztu zuten emanaldia jendaurrean DO RE NI proiektu zientifikoan parte hartzen ari diren adineko boluntarioek. Antzerkia, kantua eta dantza uztartu zituzten Xabier Lizasoren gidaritzapean, eta saio hunkigarria izan zela aitortu dute bertaratu ziren ikusleek. Izan ere, boluntarioek beren onena eman zuten taula gainean, barruan duten artista azaleratuz. Emaitza bikaina izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide