Izan bidea ekimenarekin bat egin dute hainbat oriotarrek

Karkara

#650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek gaurko, baina eguraldi kaskarra iragarrita zegoenez, horren ordez elkarretaratzea egitea erabaki dute.

Herritar talde bat Kale Nagusiaren hasieran bildu da gaur eguerdian, Izan bidea ekimenarekin bat egiteko. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek gaurko, baina eguraldi kaskarra iragarrita zegoenez, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzera erabaki dute. Mendi irteera egin ez badute ere, elkarretaratzea egin dute herritarrek "preso eta iheslariak etxera" aldarrikatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide