Kukuarrira igoera antolatu du larunbaterako Sarek, Izan Bidea dinamikaren barruan

Karkara 2020ko ira. 28a, 08:38

Euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko "urratsak eta kilometroak egitea" da ekimenaren xedea. 11:30ean argazki herrikoia egin nahi dute mendi tontorrean.

Sarek Izan Bidea dinamika berria jarri du martxan, Euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea bilatzen laguntzeko helburuarekin.

Dinamika berri honek erronka bat du oinarri: "Baietz 3.127.326 km egin!". Hain zuzen ere, Euskal Herriak duen biztanle kopurua da zifra hori: "Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede bakarrarekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea", adierazi dute antolatzaileek.

Erronkarekin bat eginez, urriaren 3an Kukuarrira igoera antolatu dute Orion, larunbatarekin. Hala, 11:30ean argazki herrikoia egin nahi dute gailurrean, ekimenean parte hartuko duten guztiekin.

Egitasmoa segurtasun neurriak gordez egingo dela nabarmendu du antolakuntzak, eta, edukiz gero, dinamikako kamiseta soinean eramateko eskatu dute.



Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide