Iritsi da udazkeneko lehen itsasaldia

Karkara

Udazkenak itsaso handia, haize boladak, euri zaparradak eta tenperatura freskoak ekarri ditu.

Argazkiak: Onintza Lete

Eguraldi txarrarekin batera, udazkeneko lehenengo itsasaldia iritsi da, eta Orioko Antilla hondartzak galdu du udako itxura. Segurtasun Sailak 06:00etatik 21:00etara ezarri du alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik, eta gaur goizean nabari zitekeen itsasoaren indarra hondartzan, 3-4 metro inguruko olatuak izan baitira. Gainera, haize handia ibili da gauean eta euria zaparradak ere iragarri dituzte gaurko eta astebururako. Egun batetik bestera udazkenean murgildu gara.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide