Kopa Gipuzkoa dardo txapelketa jokatuko dute igandean Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Artxiboko argazkia.

Ehun dardozale inguru bilduko dira igandeko txapelketan, eta Orioko Aurrera eta K2 tabernetako jokalariek ere parte hartuko dute lehian.

Euskal Herriko hainbat dardozalek hitzordua izango dute Orioko hondartzan igandean. Balea jatetxean Kopa Gipuzkoa txapelketa jokatuko dute, eta antolatzaileek azaldu dutenez, "segurtasun arau guztiak beteko dituen torneoa izango da". Goizean abiatuko dute lehia; 10:00etan hasiko da lehen kanporaketa eta ehun parte hartzaile inguru bilduko ditu txapelketak. Joseba Unanuek antolatzailearen esanetan, Orioko jokalariak ere bertan izango dira, Aurrera eta K2 tabernak ordezkatuz. Gainera, oriotarrek goiko postuetan sailkatzeko aukera handia dutela ere nabarmendu du Unanuek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide