Igandean estreinatu zuten Ordiziako atletismo pista berria, horretarako antolatutako lasterketarekin. Han izan ziren Orioko Kamel Ziani Atletismo Klubeko hainbat lasterkari.
Martin Iriondo gazteak marka benetan ona lortu zuen, hamalau urterekin. 3.000 metroko Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko gutxiengo marka 09,30 izanik, hori jaistera atera eta 09,18 denborarekin helmugaratu zen. Hortaz, lortu du bere kategorian Espainiako txapelketan lehiatzeko txartela. Ordizian bigarren izan zen senior mailako bere seriean.
Xabat Elortzak ere 3.000 metroko bere markarik onena lortu zuen Ordizian: 09,59.