Goizean hasi eta iluntzerako kendu dute Gure Zirkuko karpa

Onintza Lete Arrieta

Di-da batean kendu zuten atzo, asteazkena, Muntoko berdegunean bi hilabete egin dituen Gure Zirkuaren karpa. Goizean hasi lanak, eta iluntzerako estruktura erraldoiaren aztarnarik ez zen. Irudietan, goizean, arratsaldean eta iluntzean berdeguneak zuen itxura.

Atzo kendu zuten Muntoko berdegunea eta errio ingurua uztailetik apaindu dituen koloretako karpa erraldoia Gure Zirkukoek. Goizean hasi zituzten lanak, eta egun osoko jardunaren ondoren, iluntzerako eraitsia zuten estruktura osoa.

Esker oneko mezuez inguratuta egin dituzte lan horiek euskal zirkukoek, eta laster Arrasate alderako bidea hartuko dute.

ELKARRIZKETA. Joseba Usabiaga: "Antzeztuz ateratzen dut bizimodua, eta hori da niretzat arrakasta handiena"

KRONIKA. Irriek eta emozioak bat Gure Zirkuan.

BIDEOA. Gure Zirkua, denboraldi berrirako prest

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide