Hezkuntza greba jarraipen zabala ari da izaten Orion eta Aian

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 15a, 10:20

Orioko Herri Ikastola, ikasturteko aurreneko egunean.

KARKARAk bildutako datuen arabera, Zaragueta Herri Eskolan, Orioko Herri Ikastolan eta Aiako Lardizabal Eskolan irakasleen gehiengoak jo du grebara.

Gaur greba egitera deituak daude hezkuntzako langileak zein ikasleak. Ikasgeletara aurrez aurreko itzulera "seguru eta adostua" eskatzeko deitu dute grebara LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikasleei, berriz, Ikasle Abertzaleak erakundeak egin die mobilizatzeko deia. KARKARAk oraingoz bildu dituen datuen arabera, Orioko eta Aiako hezkuntza zentroen gehiengoak bat egin du grebarekin.

Portzentaiei dagokionez, Zaraguetan eta Ikastolan irakasleen %70-%80 artean izango da greban gaur. Aiako Lardizabal Eskolan, berriz, hezitzaileen %100ak egin du bat deialdiarekin, baina zerbitzu minimoak ematera derrigortu dituztenez, 4 irakasle daude ikastetxean.

Aiako Kimu haurreskolan, berriz, ez du jarraipenik izan grebak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide