Ahitu dira Gure Zirkuak Orion egingo dituen saio guztietarako sarrerak

Iñigo Gaiton

Uztailaren 17an egin zuten aurreneko saioa, eta irailaren 13an izango da azkena. Zirkuko arduradunek adierazi dutenez, Orioko egonaldia "zoragarria" izan da.

Gure Zirkuak adierazi berri duenez, agortu dira Orion egingo dituzten emanaldi guztietarako sarrerak. Irailaren 13an azkena eginda, ia bi hilabeteko egonaldia beteko dute herrian, iazkoa baino luzeagoa.

Lehengo udan Orion izandako esperientzia oso ona izan zen Gure Zirkuko partaideentzat, eta, aurten, errepikatu egin dute. Sare sozialetan argitaratutakoaren arabera, aurten bizi izan dutena ere "zoragarria" izan da, eta gustura agertu dira zirkuak izan duen erantzun "bikainarekin".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide