Julen Alonsok bigarren emanaldia ere egingo du Azpeitian

Iñigo Gaiton

Aurreneko emanaldirako sarrerak azkar bukatu direla ikusita, bigarren pasea ere antolatu dute urriaren 4an. Txartelak salgai daude dagoeneko.

Julen Alonsok 'Sutan dantzan' ikuskizuna emango du Azpeitian Oinkari dantza taldearekin batera, urriaren 4an, Sanagustin kulturgunean. Lehen saiorako txartelak nahikoa azkar ahitu zirela ikusita, musikariak gaur jakitera eman duenez, emanaldiaren bigarren pasea ere egingo dute. 17:00ean izango da hitzordu berria, eta txartelak hemen klik eginda eros daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide