Piragua ikastaroko izen-ematea itxi dute

Dorleta Agiriano Lai

Piragua ikastaroko bi taldeak beteta daude jada, eta izen-ematea itxi du Emakume Ahalduntze Eskolak. Ostegun honetan hasiko dituzte saioak.

Orioko Emakume Ahalduntze Eskolak piragua ikastaroa antolatu du ikasturte berrirako. Irailaren 10etik urriaren 23ra arte izango da, ostegunero, eta Orioko errioan arituko dira parte-hartzaileak.

Ahalduntze Eskolako kideek atzo jakinarazi zutenez, izen-ematea itxi dute jada, osatzekoak ziren bi taldeak bete baitituzte. "Ikastaroak interes handia piztu du eta eskerrak eman nahi dizkizuegu", esan dute. "Sentitzen dugu kanpoan gelditu zaretenengatik, ea aurrerago beste saiorik antolatzeko aukerarik badugun".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide